Eko-diseinua

Iturria: Translucide

Ba al zenekien?

Numerikoaren ondorioz sortzen dira berotegi-efektua eragiten duten gasen munduko emisioen % 4, hots, aireko garraioa baino 1,5 aldiz gehiago. 2025erako kopuru hori bikoiztu egin liteke. Internet estatu bat balitz, munduko hirugarren elektrizitate-kontsumitzailea izanen litzateke, Txina eta Estatu Batuen ondotik.

Ba al dakizu zein den zure ohitura numerikoen eragina?

Ordu guziez munduan 10 eta 12 mila milioi mezuren artean bidaltzen dira, eta horietatik % 60 ez dira inoiz irakurtzen.

Planetari on egiten dioten keinuak

  • Tauleta edo ordenagailu bat 2 urtez bakarrik erabili ordez 4 urtez erabiltzeak %50 hobetzen du bere ingurumen-bilana;
  • Konpondurik saldutako tresna elektroniko baten ingurumen-inpaktua tresna berri baten ekoizpenarena baino 2 edo 4 aldiz tipiagoa da;
  • 3 minututik aitzina, pantailan irakurtzea baino hobe da euskarria zuri-beltzean inprimatzea.

Nola pentsatu den webgune hori eko-diseinuaren ikuspegitik?

Materialaren zaharkitzea ==> eragin nabarmena eko-diseinuan!

Zure materiala zaharkitu ez dadin eta, beraz, ez dezazun besterik eros, webgune proiektu hau luzaz irauteko gisan egin da eta urte luzetan probatutako teknologiak erabiltzen ditu. Webgunea bistaratzeko ez da beharrezkoa azken belaunaldiko tresna elektroniko bat izatea. Gainera, webgunea arina da, azkar kargatzeko, baita telefonoaren edo ordenagailuaren konfigurazio ttipietan ere.

Frantzian, batez beste, pertsonako 11 tresna numeriko daude.

Ondotik, erabilpena

Eko-diseinuaren lanik handiena webgunea garatu baino lehen egin da (grafismoa eta programazioa). Arreta handia jarri da webgunearen funtzionalitateetan, eta haien konplexutasun eta zinezko baliagarritasunean. Behar diren funtzionalitateak bakarrik izateak, gainera, mantentze-lanak errazten ditu. Izan ere, funtzionalitate bakoitza baliabide gutiago erabiltzeko pentsatuta eta optimizatuta dago.

Funtsezkoa da tresnak ongi hautatzea, bai webgunea kudeatzeko sisteman (edukiak kudeatzeko sistema oso arina eta eko-diseinatua erabiltzea), bai webgune hori ostatatzen duen zerbitzarian (datu-prozesaketa gune eko-diseinatua erabiltzea).

Ostatatzeari buruzko zenbait ohar

Nahiz webgune batek eragin dezakeen kalte ekologikorik handiena ordenagailuarekin orriari begira pasatzen den denbora izan (% 50 inguru), ostatatzeari dagokion eragina handia da ere (% 25). Web-ostatatzaile horrek datu-prozesaketa gune bat du, eta han gordetzen dira orri hau eraikitzea ahalbidetzen duten datuak eta ordenagailuak, zure ordenagailuan irakurri ahal izateko. Bestela erranik, datu-prozesaketa gune horiek armairu erraldoiak dituzten eraikinak dira, eta armairuen apaletan ordenagailuak daude. Ordenagailu horietako diskoetan, datuak (irudia eta testua) eta programak daude. Datuek eta programek, gero, zuregana iristen diren web orriak Interneteko hoditerian bidaltzeko aukera ematen dute.

Ekologikoki pentsatutako azpiegitura duen ostatatzaile bat aukeratu dugu; hau da, ordenagailuak hozteko ahal bezain energia guti erabiltzen duen eraikina. Ez du energia jale den aire giroturik erabiltzen, eta, beraz, ez du gaizki birziklatuta badaude Co2e kantitate handia igor dezaketen gas hozgarririk erabiltzen. Eraikina eraikitzean aire-zirkulazioko sistema jeinutsu bat erabili zen. Zerbitzu hornitzaile hori ez da gaur egun Frantzian plantatua; aitzindari hori Suitzan dago. Hauts-mautsi bat adostu genuen, distantzia ez baita eragin handiena duen faktorea; materialaren fabrikazioa, batez ere, eta hozte-sistema, dira oraindik ere ingurumenean eragin handiena duten irizpide garrantzitsuak.

Materialari dagokionez, ostatatzaileak oso politika zorrotza eta zentzuzkoa du haren bizi-amaierari buruz. Materialak, ahal den neurrian, bigarren bizi bat du beste enpresa batzuetan. Azkenik, ostatatzaileak energia berriztagarria erabiltzen eta sortzen du. Ekonomia zirkularra sustatzen du.

Web orri batek eragiten duen berotegi-efektuko gasen kopurua

1.20 g Co2 eq, kasurik onenean.
Orri bakoitzeko gCo2e-ren 1,70 g-tik behera igortzen saiatzen gara.
Oso gaizki diseinatutako orri batek gCo2e-ren 2,90 g igortzen ditu.

Gehiago jakiteko, hona eragin-numerikoa azaltzen duen bideo bat:

Cliquer pour lire la vidéo - Et tout le monde s'en fout - La pollution numérique
Eta denei bost axola zaie #78 – kutsadura numerikoa