Eskerrak

Honako hauek eskertu nahi genituzke, proiektuan parte hartu baitute:

  • Ziburuko herria, hura gabe oinarri hori ez baitzen existituko. Izan ere, lurralde-elkartasunagatik, proiektuaren hastapenetik hartu zuen denen probetxuko lan egiteko engaiamendua. Elgarweb-en garapen-faseari laguntzeko, bere komunikazio-zerbitzua mobilizatu du.
  • Lehuntzeko herria, proiektuaren helgarritasun numerikoa zaindu baitu. Hari esker, Elgarweb ikuskatu da eta webguneak helgarritasun-ziurtagiria jaso du.
  • Senpereko herria, Elgarweb probatu baitu tokiko hornitzaile batekin.
  • Numerikoaren lan taldearen kide diren hautetsiak, azterketa fasean mobilizatu baitira. Haien lanari esker sortu da Elgarweb.
  • Euskal Elkargoa eta Numerikoaren eta Lurralde Adimentsuaren kontseilari ordezkari Olivier ALLEMAN, ANTICeko taldea mobilizatu baitu eta azterketa fasean proiektuari lagundu baitio. EHEko zerbitzu guziak, eta, partikularki, Elgarweb euskarara itzuli duen Hizkuntza politiken zuzendaritza, webgunearen DBEOri, mantentzeari eta ostatatzeari dagokionez bere jakintza ekarri duen Informazio sistemen eta antolakuntza numerikoaren zuzendaritza eta Elgarweb markaren erregistratzearen alde lanean ari izan den Komunikazio eta informazio zuzendaritza.
  • Helgarritasunerako misioko Claudine CELHAIGUIBEL eta Claire SARTHOU, Elgarweb-en diseinua eta errealizazioa gidatu baitute. Claudine proiektuaren segimenduaz arduratzen da.
  • ANTIC elkarteko langile taldea, azterketa fase osoan Helgarritasunerako misioa lagundu baitu eta hautetsiei webgune arduratsua egitea proposatu baitie.
  • Helgarritasun numerikorako erreferenteen HHEB-HHB sarea, eta, bereziki, Angelu eta Hendaiako hirietako teknikariak, webguneak eraikitzeko esperientzia partekatu baitute.
  • Frantziako Estatua, suspertze-planaren bidez proiektu osoa finantzatu baitu.
  • ETALAB/DINUM – Bastien GUERRY, lurralde elkargoek sustatutako proiektu numerikoei aplikatu beharreko lizentziaren arloan Estatuak duen jakintza ekarri baitu.
  • Eta proiektuaren zerbitzu hornitzaileak:
    • Translucide kolektiboa, proiektuan zehar hautetsiak eta Helgarritasunerako misioa lagundu baititu eko-diseinu numerikoaren arloan, eta ciboure.fr, lahonce.fr eta Elgarweb webguneak garatu baititu.
    • Access42, helgarritasun numerikoaz duen jakintza proiektuaren zerbitzura ezarri baitu.
    • Iltze agentzia, Euskal Elkargoko jendeekin harremana eraikitzen lagundu baitigu, sainpeesurnivelle.fr webgunea eraikiz.