Proiektuaren aurkezpena

Helgarritasunerako Herriko Etxeko Batzordeak eta Helgarritasunerako Herriarteko Batzordea (HHEB-HHB) izeneko sareak bultzatu eta akuilatutako proiektua da Elgarweb.

Elkarrekin pentsatu dugu helgarritasun numerikoaren aldeko proiektu bat, edozein erabiltzailek webgunean emandako informazioa erabateko autonomian eskuratu ahal izan dezan. Hala, gure herrietako biztanle bakoitzaren eguneroko bizia aldatzeko engaiamenduaren parte da proiektu hau.

Elkarrekin eraiki nahi izan dugu eko-diseinu zehatzeko proiektu bat, Elgarweb-etik jalgiko diren etorkizuneko webguneen eragin numerikoa menperatu ahal izateko.

Elkarrekin egin dugu lurralde-proiektu bat, Elgarweb-en garapen teknikoaren akuilatzailea den Ziburuko herriaren, Elgarweb-en helgarritasunaren sustatzailea den Lehuntzeko herriaren, tokiko zerbitzu hornitzaile batekin Elgarweb probatu duen Senpereko herriaren eta proiektuaren zerbitzuko ingeniaritza lana egin duen Euskal Elkargoaren funtsezko parte hartzeari eta lanari esker.

Elkarrekin garatu nahi izan dugu proiektu solidario eta iraunkor bat, udalerri bakoitzak bere webgunea ahal bezain merke sor dezan eta lurraldeko biztanle guziek informazio publikoa eskura dezaten. Horrela, Herriko Etxe bakoitzak, bere herriko biztanle kopurua edozein izanik ere, Elgarweb erabil dezake. Guk, HHEB-HHB sareko hautetsiok, proiektuaren iraunkortasuna bermatuko dugu.

Elgarweb, elkarrekin egindako webgunea, engaiamendu horren guziaren emaitza da.
Zuek ere, beraz, gurekin egin ezazue!