Urratsak

Proiektuaren sorrera

Ahalmen urritasuna duten pertsonen eskubide- eta aukera-berdintasunari, parte hartzeari eta herritartasunari buruzko 2005eko otsailaren 11ko legea betearaziz ezarri zen 2009ko maiatzaren 14ko 2009-546 zenbakiko dekretuak Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Nagusia (RGAA delakoa) betetzea inposatzen die udalerriei. Betebehar horren ondorioz, udalerriek helgarritasun numerikoan espezializatutako baliabideak erabili behar dituzte. 

Egiaztapen hori kontuan harturik, honako galdera pausatu dugu:

Nola bermatu gure webguneen helgarritasuna, eta, aldi berean, neurtu aurrekontua?

Galdera horri erantzuteko, Helgarritasunerako misioari dei egin diogu. Helgarritasunerako misioaren zeregina izan da aztertzea ea mutualizazioa gure galderari erantzuteko irtenbide posiblea eta egingarria den. 

Azterketa fasea

Fase hau ANTIC Pays Basque elkartearen laguntzaz iragan zen. Hautetsien lan talde bat sortu zen, bereziki proiektuari buruz gogoetatzeko. Taldearen lanek honakoa baieztatzeko ahala eman dute:

  • mutualizazioa zinez interesgarria zela webguneen helgarritasuna hobetzeko eta aurrekontuak neurtzeko;
  • proiektuak helgarria ez ezik, numerikoaren alorrean arduratsua ere izan behar zuela, baita kode irekian ere;

Eta horrela irudikatu da Elgarweb, elkarrekin egindako webgunea.

Ekoizpen fasea

Fase hau Ziburuko herriaren engaiamenduari esker garatu zen. Fase honetan Elgarweb izeneko tresna edo "oinarri komuna" sortu zen. Tresna honek webgune instituzional baten funtzionamendurako beharrezkoak diren funtzionaltasun guziak ditu. Udalerriaren etorkizuneko webgunearen egitura zehazten du. Elgarweb webgunearen helgarritasuna onetsia da eta bere eragin numerikoa neurtua. Fase honetan hiru udalerri pilotuk parte hartzen dute: Ziburuko herriak –proiektuaren oinarrizko herria–, Lehuntzeko herriak eta Senpereko herriak.

Elgarweb-en hedapena

Honako proiektu hauek dituzten Euskal Elkargoko udalerri guzientzat da Elgarweb:

  • Webgune bat berriz diseinatzea
  • Webgune bat sortzea

Webgune helgarri, merke eta ekologikoa sortzeko tresna lagungarria da Elgarweb. Horretarako, udalerriak aski du Helgarritasunerako misioko Claudine CELHAIGUIBELekin harremanetan jartzea (06 13 93 67 50 edo c.celhaiguibel@communaute-paysbasque.fr). Orduan, hautaturiko zerbitzu hornitzailearekin proiektua gauzatzeko behar diren elementu guziak emanen dizkio Helgarritasunerako misioak udalerriari. 

Webgune baten eguneratze baten barnean, gomendatzen da Helgarritasunerako misioa kontsultatzea, webgune bat eguneratu eta Elgarweb erabili arteko konparantza egiten laguntzeko.

Elgarweb-en iraunkortasuna

Euskal Elkargoak du Elgarweb ostatatzen eta hark ditu mantentze-lanak egiten. Guk, HHEB-HHB sareko hautetsiok, Elgarweb-en iraunkortasuna eta segimendua bermatzen ditugu. Proiektu hau guzion ondasuna izatea nahi dugu. Beraz, Herriko Etxe batek funtzionalitate berezi bat garatu nahiko duen aldi oro, eta funtzionalitateak interes komuna duela ikusten bada, udalerriak hitz emanen du funtzionalitate horretaz aberastuko duela Elgarweb. Era berean, oinarri komunak bilduko ditu Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Nagusiaren (RGAAren) bilakaerak. Elgarweb proiektuko kide diren udalerriei eguneratzea bermatuko zaie.