Webgune proiektu baten ezinbestekoak

Hona hemen web proiektu arrakastatsu baterako ezinbestekoak diren osagaiak.

Kontuan hartu beharreko arauzko betebeharrak:

  • Helgarritasuna Hobetzeko Araudi Nagusia (RGAA delakoa)
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO)
  • Datu irekiak (3.500 biztanle baino gehiagoko udalerrientzat)
  • Lineako ordainketa (urtean 5.000 € baino gehiagoko diru sartzeak dituzten udalerrientzat)
  • Aurrekontuei eta finantzei buruzko informazioak (3.500 biztanle baino gehiagoko udalerrientzat)
  • Hirigintzako agiriak
  • Legezko oharrak
  • Elektronika bidezko eskaera eta datu sarrerak
  • 25.000 € baino gehiagoko merkatu publikoen argitalpena
  • Herriko kontseiluen bilkura agiriak eta erabaki arautuak

Helgarritasun numerikorako gomendioak

  • Helgarritasun numerikoari buruzko formakuntza egin duen zerbitzu hornitzailea hautatzea. Egiaztatu behar da hautagaiek “helgarritasun baldintzak betetzen dituzten webguneak garatzea” formakuntza-agiria dutela (France Compétence-ren aurkitegi espezifikoan erregistratuta:  https://www.francecompetences.fr/recherche/rs/5161/)
  • Webgunean ekoiztutako edukien helgarritasuna zaintzea: Helgarritasunerako misioa zure zerbitzuko da, formakuntzarik behar baduzu.

Eko-diseinuari dagozkion gomendioak

  • Webgunearen karta grafikoa: gehienez bizpahiru kolore hautatu
  • Edukiak: webgune bateko orrian pertsona batek batez beste segundo batzuk pasatzen dituela jakinda, nork bere buruari zera galdetzea: zer eduki eta zertarako?
  • Ez bete webgune bat funtzionalitatez. Duda izanez gero, lehenik probatu webgunea oinarrizko funtzionalitateekin, eta, gero, beharrez (adibidez, erabiltzaileek hala eskatzen badute), webgunea hobetu.